943 89 94 13




 

Frantseseko ikasleak Hendaian eta Baionan

 

Apirilean, Frantseseko sailak antolatuta, bi irteera egin genituen: batetik, apirilaren 26an 1. eta 2.DBHko frantseseko ikasleekin Hendaiara joan ginen eta bestetik, apirilaren 30ean 3. eta 4. DBHko frantseseko ikasleekin Baiona bisitatu genuen. Hendaian, herritik buelta bat eman genuen eta frantses hiztunen egunerokoan murgildu ginen. Baionan, ordea, katedrala bisitatu eta Erdi Aroko kale estuetan barrena ibili ginen. Ikasleek, argazki ederrak atera zituzten gelan landu duten Baionari buruzko proiektuan jartzeko. 

Egun politak izan ziren!

Argazki galeria

 


Liburuaren astea ikastetxean

Aste honetan, Liburuaren eguna dela eta, zenbait ekintza burutu ditugu ikastetxean: ikasleek egindako liburu gomendioak ingelesez, azoka liburua patioan, orri-markatzaile lehiaketa, ikasle irakurleei errekonozimendua, 3. DBHko ikasle batzuk Lehen Hezkuntzara joan dira ipuinak kontatzera… 
Mirentxu liburudendan eta Xenpelarren erabili ahal izateko bonoen irabazleak hauek izan dira: Christell Perez, Norene Moreno, Nagore Agirre eta Paula Tofiño.
Azken finean, irakurketa zaletasuna bultzatzeko ekintzaz beteriko astea izan da. Liburu on!
 

DBH4 MUSIKA –PLASTIKA irteera
BILBO-GUGGEMHEIM

Apirilaren 26an, DBH4ko plastika eta musikako ikasleekin BILBOra joan ginen Bilbo hiria eta Guggemheim museoa ezagutzeko asmoarekin. Hasieran, Bilbo ezagutzeko e-selfie bat egin genuen: ikasleak taldeka jarrita hiriko 7 leku desberdinetan argazki bana egin eta irakasleari bidali zizkieten: San Mamés, Doña Casilda, La Salve-ko zubia, Zubizuri (Calatrava), Areatzako eskailerak, Azkuna zentroa, eta azkenik...PUPPI!!

12.00ak aldera Puppi-n elkartu eta hamaiketako batekin indarberritu ondoren, GUGGEMHEIMen sartuko ginen. Bi taldetan banatu ginen eta ordu eta erdiko bixita gidatu oso interesgarriaz gozatu ahal izango genuen! Azkenik, museo inguruko jardinetan atseden hartu eta ongi irabazitako ogitarteko goxoa jan ondoren, itzulerako autobusa hartu genuen 15.00ak aldera eta 16.00ak aldera Errenteriara iritsi ginen!


TXALAPARTA JOTZEN

 

DBH 2. Mailakoek bikain pasa dute beraien trebetasunak erakusten.


KORRIKA BINGO MUSIKATUA

 Korrika girotze lanetan, umore onez eta gustora.


Premia saretik!