943 89 94 13




3.DBH-KO IKASLEAK URDAIBAIN

DBH 3. mailako ikasleak Urdaibaiko biosfera erreserban izan genituen kayak zeharkaldi bat egin eta hondartza egun eder bat pasatzen.

ITSAS HONDAKINAK. PLASTIKOAK

Itsas hondakinen arazoa larria dela nabari da, gaur egun bazter guztietan aurkitu ditzakegu plastikoak, hain zuzen ere ozeanoko plastifikazioaren arazoa Lur planetak duen larrialdi garrantzitsuenetako bat da. 

 

Itsas hondakinen artean plastikoak, egurra, metalak, beira, goma, ehunak, papera etab. aurkitu daitezke, ugarienak beti plastikoak izanik hondakinen %70a baino gehiago osatuz.  Jabetu behar gara plastikoa itsasoan ez dela inoiz guztiz desagertzen zati txikietan zatitu besterik ez da egiten (mikroplastikoak).

4.C-ko ikasleak Eremu Zentifiko-teknologikoko saioetan egin dugun lana honekin Itsas hondakinen arazoa ezagutzea nahi dugu, iturriak, ondorioak eta beste hainbat eduki gureganatuz globala den problema honetaz jabetzeko. Gizakiok sortua denez, gu gara arazoari aurre egin behar diogunak. 

Aste batzuetan zehar ikerketa sakona egin dugu gai honi buruz eta lortu dugun informazioarekin ikastetxean erakusketa bat jarri dugu eta bideo bat ere egin dugu.

Bideoa

 

 


Jaialdia

Larunbatean, ekainak 8, ikasturte bukaerako jaialdia ospatu genuen. Bertan, dantza eta musika emanaldiekin gozatu genuen eta ez ikasleena bakarrik! Izan ere, irakasle eta gurasoen aldetik sorpresatxoren bat izan genuen! Gainera, urtero egin ohi dugun legez, LH6ko eta 4.DBHko ikasleak agurtu genituen. 
3.DBHko ikasleek lagundutako jolasak, erakusketa, puzgarriak... Oso egun polita izan zen!

 

Axpi komikigilea Bizarainen

 

Ainara Azpiazu Aduriz, "Axpi", Komikigile, muralgilea eta ilustratzaile profesionala gure ikastetxean egon da. 2. DBHko ikasleekin Komiki tailer interesgarri bat egin zuen. Ea etorkizunean gure artetik komikilari ospetsu bat sortzen den. Edeki pasa genuen!

 

 


ZURIÑE HIDALGO IKASTETXEAN

 

Maiatzaren 27an, gure ikastetxean,  MUSIKARIAK IKASTETXEAN programaren barnean, ZURIÑE HIDALGO musikari eta telebistako aurkezlearen bisita jaso genuen.

Ordu eta erdiz, DBH4 eta DBH2ko ikasleekin bere ibilbideaz hitzegiten jardun zuen: bere lehen casting-ak, telebista programak, disken grabazioak.

Hemen duzue, saioaren bukaeran  atera genuen argazki polita!!    

 


Premia saretik!