Hezkuntza eskaintza diseinatzerakoan aniztasunari erantzuteko estrategiei, metodologiei eta baliabideei lehentasuna ematen diegu.

Ikasleen taldekatze heterogeneoa eta ikastaldeen arteko oreka bermatzen da, ikasle profilari dagokionean.

Ikasle guztien beharrei erantzuteko, ikuspegi inklusiboan oinarritzen gara. Hala egiten da, modu berezian, 1. eta 2. DBHn. Ondorioz, HBSPn (Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Proiektuetan) dauden ikasleak zein HPB (Hezkuntza Premia Bereziak) dauzkaten ikasleek beren ohiko taldeetan jasotzen dute laguntza. Gainera, baliabide horiek ikasle guztiei laguntzeko bideratzen ditugu. Azkenik, metodologia aktibo eta kooperatiboak hobeto garatzeko oso baliagarria da bi irakasleren presentzia. Beharrezko denean, Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei arreta zuzena ematen zaie gelatik kanpo ere, horrek etengabeko harremana haustea eragiten ez badu.

Antolaketa honi esker, hainbat ordutan klasean 2 irakasle egon ahal izatea bermatzen dugu. Bigarren irakaslea ahalik eta ordu gehienetan berdina da eta irakasle horrek 2. tutorearen funtzioa hartzen du, HBSP edo HPB ikasleen jarraipenaz arduratzen delarik.

3. eta 4. DBHrako, ikastetxeak Curriculum Aniztasuneko proiektuan parte hartzen dugu. Bi urteko proiektua da eta, ikastetxearen ezaugarriak direla eta, normalean bi ikasturtetik behin esleitzen zaigu, nahiz eta ikastetxearen nahia izan programa honetarako eskubidea izatea ikasturte guztietako ikasleek.

3. DBHn, gainera, zailtasun akademiko handienak eragiten dituen ikasgaietan bigarren irakaslearen errefortzua eskaintzen da.

Metodologia Kooperatiboa aniztasunari erantzuteko beste tresna bat bezala ulertzen dugu, honen bitartez, ikasleek beraiek elkarri laguntzen diote.

Identifikatuta dauden arazoak dituzten ikasleei (Dislexia, TDH…) erantzun sistematizatuak ematen dizkiegu irakasle eta langile guztiok, orientazio mintegiaren gidaritzarekin.

Aniztasunari erantzuteko, eskola ordutik kanpo, ikastetxeak Bidelaguna eta Hauspoa proiektuak ditu. Beharra duten ikasleei errefortzuak eta jarraipena eskaintzeko.

Helburu berdinarekin, ikastetxeak inguruko erakunde eta elkarteekin harremanak mantentzen ditu.

Hezkuntza berariaz sendotzeko programa (HBSP) Europako Gizarte Funtsak diruz lagundua.