2018-2022  HIZKUNTZA NORMALKUNTZA PLANA eta 2018-19 IKASTURTEKO PLAN ZEHATZA

  • Beltzatuak dauden paragrafoak dira 2014-2018ko planarekin alderatuz (aurrekoa) aldaketaren bat izan duten helburuak edo berriak direnak.
  • Beltzatuak dauden paragrafoak + letra urdinez daudenak berriz, aurtengo ikasturtean (2017/18) pentsatu, landu eta aurten bertan burutu ditugunak.

 

  1. Eremu instituzionala
    1. Ikastetxearen antolakuntza

2018-2022 HELBURU OROKORRAK

  1. Hizkuntza Normalkuntza Proiektuan (HNP) ikastetxeko langile guztien partaidetza bultzatu (irakasleak eta langile ez irakasleak): proposamenak eta ekarpenak eginez, erabakiak adostuz,...
  2. Ikastetxe osoaren inplikazioa lortu normalizazio bidean. Irakasleak, langile ez irakasleak, gurasoak eta ikasleak. HNB, Hizkuntza Normalkuntza Batzordetik bidalitako informazioa zabaldu (Talde Koordinatzaileatik mintegietara, kortxoa, sare lokala,...) eta guztiengana helarazi daudekeen ekarpenak jasoz.
  3. Ziurtatuko dugu guraso taldeek parte hartzen duten bilerak eta hauei zuzendutako komunikazioak gutxienez elebidunak izango direla, eta Power Pointa-edo eta idatzizko txostenak elebitan. Hortik aurrera pausoak ematen jarraitu, denborarekin euskaraz izatera iritsi arte.
  4. Espazioaren hizkuntza antolaketa-paisaiaren inguruan, ikastolako eremu guztietan euskara eta, orokorrean, euskal kulturaren presentzia bermatu: euskararen aldeko leloak, ikasleen ekoizpenak, hizkuntza sustatzen duten jai eta ekintzen propaganda,
  5. HNPk behar dituen baliabideak ikastetxeak era honetan antolatuko ditu:
    • HNAT, Hizkuntza Normalkuntza Arduradun Teknikoak izango du HNParen ardura zuzena eta dinamizatuko du Proiektuaren sozializazioa, ikastetxeko estamentu guztien artean, hala irakasleen artean, nola, ikasle, guraso eta beste langileen artean, bai hauen ordezkaritza edo lan taldeetan (zuzendaritza, mintegiak, TAKOa, OOGa, ikasleen batzordeak, ...), zein orokorrean (klaustroa, ikasleen tutoretza saioak, geletako guraso bilerak, INIKA..., komunikazioak…).
    • HNATren profil egokia: euskararekiko jarrera aktiboa duena, dinamikoa eta arduratsua.
    • Inork bere burua aurkeztuko ez balu, Zuzendaritzak proposatu eta Klaustroak aukeratu beharko luke. Teknikaria, ahal den neurrian, lau urtez egongo litzateke gutxienez. Bere ardura utzi beharko balu, etenik egon ez dadin, batzordean jarraituko luke beste urte betez transmisio lana eginez. Astean 9 orduko liberazioa edukiko luke (delegazioak emanez gero) eta bere lanaren eraginkortasuna ziurtatzeko Talde Koordinatzailean parte hartuko luke astero.
    • HNBk normalizazioaren inguruan eztabaidatuko du eta proposamenak egingo ditu, ekintza ezberdinak antolatuz. Eraketa: denon ordezkaritza bermatu ahal izateko. Astean behin bilduko da eta urtero eratuko da, ahalik eta kide gutxien aldatuz.

 

2018/2019 HELBURU ZEHATZAK

 

A1) 2018-2022 proiektua egiteko Branka galdetegia pasa eta bertako datuak baliatzeaz gain, irakasleen, ikasleen eta gurasoen informazio eta iritziak jaso beste inkesta zehatzago batzuen bidez (ikusi eranskin txostenean, 2017/18 ikasturtean egindakoa).

 

A2) Iritzi horien emaitzekin, ikasleengana, irakasleengana eta gurasoengana bueltan joan, hausnarketak eta konpromisoak bilatuz (Ikasle, irakasle eta guraso ataletan zehazten da).

 

B1) Ordutegiak egiterakoan, ziurtatu HNATa talde koordinatzaileko partaide izango dela, bertatik mintegi guztietara informazioa eta lankidetza eskaini ahal izateko.

 

B2) Ikasleak eredu euskaldunetarako bideratu. Eredu euskaldunen informazioa bildu eta ikasle zein gurasoei eman.

 

C1) Ikastetxean egiten diren ahozko eta komunikazio idatziak euskara hutsez ala elebitan egin. Jakinarazpenak euskaraz ala elebitan egin.

 

C2) Eskola kontseiluan, komunikazio idatzia elebidun egiten dela ziurtatu.

 

C3) Eskola kontseiluan, euskararen presentzia areagotu. Horretarako proposamen berriak hausnartu, eztabaidatu eta onartu: Aurrerantzean, Eskola Kontseiluak euskaraz ere egingo dira. Gurasoek noski, gaztelaniaz hitz egiteko aukera izango dute, beraz beraiek ulertzearekin nahikoa izango da. Ulertzeko zailtasunak dituenak, beste guraso bat edo irakasle bat izan dezake ondoan eserita itzulpen puntualak egin diezazkiokeena (beharko duen kasuetan). Eskola Kontseiluko gurasoak aukeratzerakoan, nola hemendik aurrera (batez ere) euskaraz egingo diren, gurasoak izatea euskara hainbestean behintzat ulertzen dutenak.

 

C4) HNPa ikastetxeko urteko planean txertatu, eta plangintzak onartu irakasle klaustroan eta Eskola Kontseiluan, urtero garrantzia eskainiz egoeren azterketa eta diagnostikoari aurreko urteen aldean, eta batez ere proposamen eraldatzaile berriei.

 

D1) Espazioaren hizkuntza antolaketa-paisaiaren inguruan, ikastolako eremu guztietan euskara, eta orokorrean euskal kulturaren presentzia bermatu. Ikastolan euskararen aldeko leloak, ikasleen euskarazko ekoizpenak, hizkuntza sustatzen duten jai eta ekintzen propaganda,...

 

E1) Datorren urterako plangintza egiteko garaian, HNAT izendatu eta HNBa antolatu.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  1.  

 

 

 

Hizkuntza Proiektua batzordeak.

 

Hizkuntza Proiektua batzordeak.

 

  •  

 

Zuzendaritza eta orientazio mintegia

 

Ikastetxeko langile guztiak.

 

  •  

 

 

Zuzendaritza, ikastetxeko langile guztiak, gurasoak.

 

 

 

HNAT eta Ikastetxeko langile guztiak.

 

 

Zuzendaritza eta irakasleen klaustroa

 

 

  •  

 

  1. Normalkuntza sustatzeko erabakiak

 

2018-2022 HELBURU OROKORRAK

  1. Gure lehen helburua litzateke ziurtatzea ikasleak ikastetxean euskaraz egiten duela bere euskarazko komunikazio gaitasunak lantzeko eta ahal den neurrian ziurtatzeko. Badakigunez horretarako zailtasun handiak ditugula indar bereziz ekin behar diogu.
  2. Hezkuntza proiektuan jasota daukagunaren arabera, ikasleak bere nortasunaren garapen osoa lortzea dugunez helburu, euskarari dagokionez ere, mintegietatik eta bereziki HNB tik ekintzak bideratuko dira. Ikasleak honen bidez, euskaraz hitz egiteaz gain, euskal kultura eta hizkuntza bere bizitzaren maila guztietan sustatuko dituen pertsona bat izateko gaitasunak eta trebetasunak jaso ditzan. Hauek azkenik, gure ikasturteko planean zehaztuko ditugu.

 

  1. Hizkuntza gaitasunak lantzeko moduak bideratzea ikastetxeko ikasarlo guztietan, eta hauek bereziki zehaztea bakoitzean, bai, a) irakurmenari dagokionean, bai, b) idazmenari, eta bai c) ahozkotasunari (eta azken hau, bai elkarrizketetan, eta bai, bakarkako azalpenetan).Hizkuntza Normalkuntza Proiektua ikastolako dokumentu guztietan agertzea eta txertatzea: Hezkuntza Proiektua, Curriculum Proiektua, Hizkuntza Proiektua... Halaber, eskolako estamentu guztietan aurkeztea HNPa.

 

2018/2019 HELBURU ZEHATZAK

 

A1) Ikusi 1.1 ataleko A1) eta A2) helburuak.

 

B1) Ahalbideratu ikasleak, euskaraz hitz egiteaz gain, jaso ditzan euskal kultura eta hizkuntza bere bizitzaren maila guztietan sustatuko dituen pertsona bat izateko gaitasunak eta trebetasunak. Euskal kultura eta euskara gehiago ezagutzeko jarduerak egin, antolatu, parte hartu,... Egiten ditugun jarduera eta ekintzen zehaztasun guztiak urteroko planean txertatuko ditugu.

 

C1) Aztertu arlo bakoitzean hizkuntzari ikasarlo bakoitzaren komunikazio tresna gisa ematen zaion garrantzia. Mintegika aztertu eta proposamenak egin gaitasun bakoitzaren inguruan (irakurmena, idazmena eta ahozko ekoizpena, elkarrizketarako eta azalpenetarako) eta erabakiak adostu, denbora epe jakin bakoitzerako −ikasgaiko, ebaluazioko, urteko…−. Hizkuntza Proiektuan txertatu eta Hizkuntza Batzordetik bideratu. Praktikara eramateko Hizkuntza Proiektua tresna erabiliko dugu.

 

D2) Ahozko eta idatzizko mezuak jabetzaz, autonomiaz, eta sormenez sortzea eta ulertzea, komunikatzeko nahiz gogoetak egiteko erabiliz. Irakasgai guztietan mota ezberdinetako testuak entzun, irakurri, ulertu eta sortu, ahoz zein idatziz ... beti ere mintegi bakoitzak ahal duen neurrian baina minimo batzuk ziurtatuz.

Praktikara eramateko Hizkuntza Proiektua tresna erabiliko dugu.

 

E1) Hizkuntza Normalkuntza proiektua ikasturteko planean txertatu eta zehaztu bertan egingo diren jarduera eta ekintza guztiak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  1.  

 

Hizkuntza Proiektua batzordeak.

 

HNB eta irakasle guztiak

 

 

 

Hizkuntza proiektua batzordea, Zuzendaritza eta irakasle guztiak.

 

 

 

Hizkuntza proiektua batzordea, Zuzendaritza eta irakasle guztiak.

 

 

HNAT eta zuzendaritza

 

 

  1. Ikastetxearen harremanetarako hizkuntza-irizpideak

2018-2022 HELBURU OROKORRAK

 

  1. Bestelako elkarte, hornitzaile zein enpresekin, euskarazko komunikazioa lehenetsiko dugu, baita ahozkoan ere. Ikastetxera zuzentzen den guztiari egingo zaio euskaraz, eta ulertzen duen neurrian jarraitu euskaraz, nahiz beraiek erdaraz jardun. Oso bereziki, Zuzendaritza, administrari eta ate-zaintzan dihardutenek.
  2. Idatzizko gutunak, erdara hutsean jasoz gero, HNBn dagoen gutun ereduarekin batera itzuliko da.
  3. Erakunde ofizialetara euskaraz bakarrik zuzenduko gara.

 

2018/2019 HELBURU ZEHATZAK

 

A1) Elkarteekin beti euskaraz egingo dugu. Salbuespenak salbuespen.

 

A2) Enpresa, kanpoko langile eta hornitzaileekin, euskarazko komunikazioa eta euskal produktuak lehenetsiko ditugu. Ahozko zein idatzizko harremanak euskaraz burutuko ditugu. Ahalik eta salbuespen gutxienarekin.

 

B1) Idatzizko gutunak, erdara hutsean jasoz gero, HNBn dagoen gutun ereduarekin batera itzuliko da.

 

C1) Erakunde ofizialekin (Berritzegune, administrazio, instituzio, ikastetxe, ...) euskaraz burutuko ditugu ahozko zein idatzizko harremanak.

 

 

 

 

 

 

  1.  

 

Ikastetxeko langile guztiak.

 

  1.  

 

 

  1.  

 

  1.  

 

 

 

 

 

  1. Eskola eta eragileen arteko elkar hartzea

2018-2022 HELBURU OROKORRAK

 

  1. Euskal Herriko ikastetxeen arteko harremanak sustatzeko egiten diren ekintzetan parte hartu. Herrian normalkuntza bidean lan egiten duten erakundeekin harremanak izan eta gure ikasleentzako egokiak diren ekintzen informazioa zabaldu eta parte hartzera animatu (Udaletxea, Lau Haizetara, AEK, Udal Euskaltegia, ...)
  2. Ikastetxe kanpoko jarduera guztietan eskatuko dugu aldez aurretik monitoreak, laguntzaileak, etab., ezinbestean euskaldunak izatea, eta hauek ikasleekin beti euskaraz jardun dezaten zeinahi ere dela ikasleen bestelako presioa.
  3. Euskal kultura ikasleei klase ordutan ikastetxetik kanpo eskaini eta murgiltzeko aukera eman.
  4. Saiatuko gara euskaraz kultur ekitaldi ahalik eta gehien hurbiltzen eskolara (musika, film, hitzaldi, antzerki, rap …)

 

2018/2019 HELBURU ZEHATZAK

 

A1) Normalkuntza bidean egiten diren ekintzen informazioa zabaldu eta parte hartu. Antolatzen diren ekintza eta bilera guztietan parte hartu.

 

B1) Ikastetxe kanpoko jarduera guztietan ahalik eta salbuespen gutxienekin aldez aurretik eskatuko dugu monitoreak, laguntzaileak, etab., euskaldunak izatea, eta hauek ikasleekin beti euskaraz jardun dezaten zeinahi ere dela ikasleen bestelako presioa. Gainera, irteera bakoitzean aipatu eta gogora araziko diegu guretzat eredu izateak duen garrantzia.

 

C1) Euskara hutsean argitaratzen diren euskal komunikabideak ezagutu.

 

D1) Saiatuko gara euskaraz kultur ekitaldi ahalik eta gehien hurbiltzen eskolara (musika, film, hitzaldi, antzerki, rap…)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  1.  

 

HNAT eta dagokion irakasle arduraduna.

 

Ikastetxeko langile guztiak.

 

HNB edo euskara mintegia.

 

HNB, Zuzendaritza eta irakasle guztiak mintegietatik

 

 

 

 

 

  1. Eskola kideen hizkuntzazko prestakuntza eta erabilera

 

  1. Ikasleak

2018-2022 HELBURU OROKORRAK

  1. Ikasleekin espres landu euskaldunon egoera eta bilakabide soziolinguistikoa, bai EH osoan, zein zehatzago Pasaia/Errenteria inguruan, Oarso aldean…, eta lagundu hausnartzen eta eztabaidatzen beraiek dituzten hizkuntza jarrerak.
  2. Ikasleentzako Motibazio jarduerak burutu (Euskararen Eguna, Euskara Kalera, ...).
  3. Ikasleen euskara erabilera bultzatu, sendotu eta handitu ikastetxeko esparru desberdinetan eta euskara mezu positiboekin identifikatuz, lortu arte euskara lotu dezagun ikastetxeko hizkuntza gisa, eta ikastetxean euskaraz hitz egiteko ohitura erabatekoa izan dadin lortu bitartean. Eta hala:

o GELA BARRUAN:

o Ziurtatu ahots goraz irakasleari edo gela osoak entzuteko moduan egiten diren iruzkin guztiak euskaraz izan daitezen. Horretarako jardunbide bateratua adostu, ikasleak erdaraz egingo balu, nola jokatuko dugun irakasleok aho batez eta zalantza gabe. Gelaz kanpo bezala, irakasleekin elkarrizketak euskaraz eskatuko dira eta euskaraz egindakoan soilik egingo zaie kasu.

 

o TALDE LANEAN ari direnean ere lortu behar dugu euskaraz aritu daitezen. Nola?

o IKKI metodologia erabiliz, Hizkuntza Arduradunaren rol laguntzailea planifikatuz...

o Bestela, nola, binaka, hirunaka-edo ari direnean? Zein neurri adostu genitzake?

o GELAZ KANPO:

o Irakasleekin, eta ikasgelako beste langile guztiekin (administrari, ate-zain, jangelako arduradun, begirale, Bidelaguna…). Irakaslearekin gela barruan bezala. Elkarrizketak euskaraz eskatuko dira eta euskaraz egindakoan soilik egingo zaie kasu.

o IKASLEAK BEREN ARTEAN ari direnean ere saiatu behar dugu euskaraz aritu daitezen. Nola?

  • Hezitzaile Berritsuaren estrategia (ikasturtero eskuratzen zaigu hezitzaile berritsu dokumentua)
  • Orduz kanpoko ikastaroak
  • Kirol jarduerak
  • Lehiaketak
  • Euskal musika …
  • Mezuak bozgorailuetan…
  1. “Esan Ozenki” Ikasleen Euskara Taldea indartu. Ikasleak motibatu behar ditugu eta beraiekin lan egin behar dugu eztabaidatzeko, erabakiak hartzeko, ekintzetan parte hartzeko, proposamenak egiteko... Hau da, Euskara Taldeko ikasleen partaidetza, inplikazioa eta kontzientzia indartu behar ditugu.  EUSKARAZ BIZI NAHI DUTEN GUZTIAK partaide izatera animatuko ditugu.

 

2018/2019 HELBURU ZEHATZAK

 

A1) Ikasleentzako Motibazio Saioak burutzen saiatu. Euskararen egoeraz eta dituzten hizkuntza jarreraz hausnartu eta eztabaidatu egin behar dute.

A2) Ikasleen euskara erabilera bultzatzea eta sendotzea. Ikastetxean euskaraz hitz egiteko ohitura suspertzea jaialdietan protagonistak sentiaraziz, ondo pasatuz..., euskara mezu positiboekin identifikatuz.

 

  1. Ikasleentzako, hausnarketa sakon bat egiteko tutoretza saioak prestatu eta burutu.

 

 

 

C2) Ikasleei hausnarketa galdetegi bat pasa, beraien erabilerari buruzko iritzia eskatzeko.

 

 

C3) Ikasleei beraien eta beren gurasoen inkesten emaitza interesgarrienak azaldu eta konpromisoetara iritsi.

 

C4) Ikasleekin hausnartu, ikasle, irakasle eta guraso, guztion artean, hartutako erabakien gainean.

 

C5) Ikasleei ikasturte amaiera aurretik banan-banako konpromisoa eskatu, konprometituz datorren ikasturtean lehenengo egunetik beti euskaraz egingo dutela ikasgela barruan, bai irakaslearekin, bai bere artean ari direnean, dela ahots goraz, zein talde txikietako lanean (binaka, hirunaka…). (Ahalko balitz ikasturte bukaeran eta datorrenaren hasieran egingo litzateke hausnarketa, baina lehenestekotan, ikasturte hasieran egitea lehenetsiko da.)

 

C6) Ikasleei konpromiso bera eskatuko zaie ikasturte bakoitzaren hasieran.

 

D1) Ikasleen euskara batzordea osatu eta astean behin beraiekin elkartu. Bertatik azken urteetan bezala euskararen erabilera bultzatuko duten ekintza interesgarriak antolatu.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  1.  

 

HNAT eta Lau Haizetara elkartea.

 

HNAT, HNB eta ikastetxeko langile guztiak.

Hizkuntza batzordea, hizkuntza normalkuntza arduraduna eta tutoreak.

Hizkuntza batzordea, HNAT eta zuzendari laguntzailea.

  1.  

 

 

  1.  

 

HNAT eta zuzendaritza laguntzailea.

 

 

HNAT zuzendaritza eta irakasle guztiek.

 

 

  1.  

 

 

 

 

  1. Irakasleak

 

  1. HELBURU OROKORRAK

 

  1.  Hizkuntza gaitasunak lantzeko moduak bideratzea ikastetxeko ikasarlo guztietan, eta hauek bereziki zehaztea bakoitzean, bai, irakurmenari dagokionean, bai idazmenari eta ahozkotasunari (eta azken hau, bai elkarrizketetan, eta bai, bakarkako azalpenetan). Helburu hau, hizkuntza proiektuan jaso eta zehaztuko dugu.
  2. Irakasleok ikasleak erdaraz zuzentzen zaizkigunean edo entzuten ditugunean jokatzeko baliatu ditzakegun estrategiak aztertzea, adostea eta aplikatzea.
  3. HNBren urteko planean inguruko gogoetak eta proposamenak egiterakoan irakasle guztiak inplikatu.
  4. Irakasle taldeari baliabideak eta estrategiak euskaraz bilatzen lagundu.
  5. Irakasleok, euskara garbian hitz egiten saiatuko gara ikastetxean, tartean erdarakadarik  eta erdarazko esaldirik sartu gabe.

 

2018/2019 HELBURU ZEHATZAK

 

A1) Helburu nagusi honekin zehaztutakoak, hizkuntza proiektuan zehaztu eta txertatuko ditugu.

A2) Ikasleek hitz egin dezaten egoerak sortu.

A3) Taldekatzeak ikasleen hitzezko partaidetza sustatzeko diseinatu (banaka, binaka, talde txikiak, …)

A4) Hizkuntza ohituretan eragiten saiatu: euskararen erabilera baloratu eta notetan islatu.

A5) Hizkuntza zuzentasuna zaindu: hitz jarioa moztu gabe eta modu eraikitzailean.

A6) Mintzamena eta ahozko komunikaziorako gaitasunari lekua eman behar diogu ikasgeletan eta arlo guztietan.

A7) Idatziak diren lanetan zuzentasuna baloratu, bereziki ortografia eta ergatiboa.

 

 

 

B1)

o IKASLEAK GUREKIN ARI DIRENEAN (IRAKASLE GELARA etorrita edo bestela) EDO GELAN AHOTS GORAZ:

o Elkarrizketak euskaraz eskatuko dira eta euskaraz egindakoan soilik egingo zaie kasu.. Bitartean: 'Barkatu' estrategia, “Hezitzaile Berritsu” estrategia… Uko egiten badiote: etxera abisua... −gurasoekin adostua−.

o TALDE LANEAN ari direnean, araua da euskaraz aritu behar dutela −ikasleen eta gurasoen konpromiso sinatua−.

o Euskaraz dihardutenean errefortzu positiboa.

o IKKI metodologia erabiliz, Hizkuntza Arduradunaren rol laguntzailea planifikatu...

o Bestela, binaka, hirunaka edo ari direnean, zein neurri hartu aztertu.

o IKASLEAK GELAZ KANPO BERE ARTEAN erdaraz ari direnean:

o Irakasleok: “Hezitzaile Berritsu”: Ikasleak gaztelaniaz entzunez gero, eta egoeraren egokitasunaren arabera, irakasleak mezu positiboak aipatu; elkarrizketan euskara erabiliz parte hartu; hau da “hezitzaile berritsu” papera hartu eta euskaraz egin dezaten bide eman.

 

 

B2) SISTEMA INFORMATIKO GUZTIAK ahal den neurrian, EUSKARAZ (zuzentzailearekin...). Irakasleak ohitu horretara...

 

C1) Irakasleak motibatu. Talde koordinatzailetik mintegiak informatuak mantendu eta antolatzen diren ekintzen jarraipena egin, lagundu eta baloratu. Irakasleak partaide sentiarazi.

 

  1.  

 

D2) Irakasleon prestakuntza euskaraz jasotzea. Salbuespen ahalik eta gutxienekin.

 

D3) Ikasleekin gelan erabiliko ditugun bideoak, euskaraz izango dira. Salbuespen ahalik eta gutxienekin.

 

E1) Irakasleok, euskaraz egingo dugu ikastetxean, noiznahi erdarazko esaldiak tartekatu gabe gure jardunean, gauza bagara.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  1.  

 

 

Hizkuntza batzordea,

 

 

Irakasle guztiak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

HNB, Zuzendaritza eta Irakasle guztiak

 

 

 

 

 

 

 

 

IKT arduraduna eta Irakasle guztiak

HNB, Zuzendaritza eta Irakasle guztiak

 

Zuzendaritza eta irakasle guztiak

Zuzendaritza eta irakasle guztiak

 

Irakasle guztiak

 

Irakasle guztiak

 

 

  1. Administrazio eta zerbitzuetako langileak (eta jangela arduradunak-eta)

 

  1. HELBURU OROKORRAK

 

  1. Hizkuntza Normalkuntza batzordean, beraien partaidetza eta inplikazioa eskaini.
  2. Administraria, atezaina, jangelako langileak eta begirale guztiak ikasleentzat eredu dira. Ikasleak erdaraz zuzentzen baldin bazaizkie, estrategia egokiak erabiliz, egoera bideratzeko moduak aztertu.
  3. Administrari, atezain eta gainontzeko langile ez irakasleei, dagoen hizkuntza formakuntzaren berri eman eta baliabideak eskaini.

 

2018/2019 HELBURU ZEHATZAK

 

A1) Administraria edo atezaina HNBko partaide izan dadila saiatu.

 

B1) Ikasleak administrari edo atezainarengana erdaraz zuzenduz gero, estrategia egokiak erabiliz jokatu (Hezitzaile Berritsu). Beharra, gainera, ikasleena izango denez, elkarrizketak euskaraz eskatuko dira, HORI DELAKO eskola hizkuntza eta euskaraz egindakoan soilik egingo zaie kasu. Ezin da negoziaziorik egon horretan.

 

B2) Guraso eta hornitzaileekin ere, zuzenean zein telefonoz, beti euskaraz hasi, eta ahal den neurrian euskaraz jarraitu. Ulertzen duten neurrian euskaraz jarraitu nahiz eta beraiek gaztelaniaz egin, euskarari eutsi.

 

B3) Orokorrean jokatuko dute, bai ikasleekin, irakasleekin, gurasoekin eta kanpoko harremanetan, irakasleen gelaz kanpoko jokabiderako azaldu gisa.

 

C1) Euskararen inguruan dauden ikastaroen berri eman, Euskaltzaindiaren arauak eta gomendioak eskura jarri. (web gunea, eta batutako kontuen zerrenda agian publiko).

 

 

 

 

 

 

 

  1.  

 

HNAT eta zuzendaritza.

 

HNB eta ikastetxeko langile guztiak

 

 

Ikastetxeko langile guztiak.

 

Ikastetxeko langile guztiak.

 

HNAT eta zuzendaritza.

 

 

  1. Gurasoak

 

  1. HELBURU OROKORRAK

 

  1. Gurasoekin komunikazioa, ahozkoa zein idatzia, taldean denean, euskaraz ala elebiduna izatea, eta bakarka denean eta soilik ezinezkoa denean euskaraz ahozko harremanetan egitea gaztelaniaz.
  2. Gurasoekin, beraien seme alabek egiten duten euskarazko erabileraren inguruan hausnarketa egin.
  3. Normalkuntzan ikastetxean egiten diren jardueren inguruan gurasoak informatu eta beraiekin elkarlanean jarraitu.
  4. DBHko ikasketak bukatutakoan, ikasten jarraitu nahi duten ikasleak, D ereduko ikastetxeetara bideratzen saiatu.
  5. Gurasoek eskatu diezaietela beren seme-alabei euskaraz irakatsi diezaieten beraiei, agian astean egun bat jarriaz horretarako (denek euskaraz egiteko), edota egunero tarte bat, afalordua...

 

2018/2019 HELBURU ZEHATZAK

 

A1) Familiaren hizkuntza tipologia egin. Guraso euskaldunen zerrenda egin. Gurasoen euskalduntasun maila eta euskararekiko jarrera zehatza ondo ezagutzen saiatu (1. mailan −eta berraztertu beste mailetan−), euskararen aldeko sinergiak bateratzeko ikastetxearen eta gurasoen artean.

 

A2) Guraso bileretan edo gurasoekin egindako gainontzeko zuzeneko bileretan, ahozko zein idatzizko harremanak euskaraz egiten saiatu (aprobetxatu beren ulermen maila guk euskaraz egiteko, nahiz beraiek erdaraz erantzun edo galdetu). Euskaraz ezinezkoa denean bakarrik egin erdara hutsean. “GURASO BILERETAN” eta gurasoekin egingo diren beste zenbait bileratan ere, ahal den kasutan, power point bidez, informazioa euskaraz eskaini −edo agian bilerak euskaraz eta Power Pointak elebidun edo erdara hutsean−.

 

A3) Telefonoz, ahozko harremanak euskaraz egin; ezinezkoa denean bakarrik egin erdaraz. Gurasoekin telefonoz edo aurrez-aurre harremanak izatean “lehen hitza” beti euskaraz egin, eta gero hauen ulertzen mailaren arabera, euskaraz jarraitu, edo erdizka..., garbi utziaz gure komunikazio hizkuntza, IKASTETXEKO HIZKUNTZA, euskara dela .

 

A4) Aste egitaraua edo gainontzeko idatzizko harremanak (inika barne) euskaraz egin; kasurik okerrenean elebitan.

 

A5) Ikasleen buletinetan,  idatzizko harremanak euskaraz egin; kasurik okerrenean ele bietan.

 

B1) Gurasoei inkesta batzuk pasa beraien euskara ezagutzaren inguruan eta beraien  seme alabek ikastetxean egiten duten euskara erabileraren inguruan. Gurasoek utzi behar diete garbi seme-alabei ikastetxeko hizkuntza euskara dela, eta hala nahi dutela izatea, eta egitea seme-alabek.

 

B2) Inkesta horien emaitzen laburpenak eta ondorioak gurasoei itzuli eta ikastetxean hartutako konpromiso eta erabakien berri eman. Beraiei eskatuko zaizkien konpromisoak zehaztu eta jakinarazi.

 

B3) Gurasoei ikasturte amaieran konpromisoa eskatuko zaie beren seme-alabek hurrengo ikasturtean ikastetxean eta gela barruan eta irakasleekin izan beharreko jokabide linguistikoaren gainean, eta guraso berauen ardura jokabide hori bultzatzen eta zaintzen beren seme-alabekin. (Ahalko balitz ikasturte bukaeran eta datorrenaren hasieran egingo litzateke hausnarketa, baina lehenestekotan, ikasturte hasieran egitean lehenetsiko da.)

 

B4) Gurasoei konpromiso bera eskatuko zaie ikasturte bakoitzaren hasieran Gurasoekin hausnarketa egingo da eta inplikazioa eskatuk zaie (gelako bileretan edo bestela).

 

C1) Hizkuntza Normalkuntza Plana ikastetxeko urteko planean txertatu. Bi dokumentu hauek gurasoen eskura jarri edo gure web orrian edo gure moodlean.

 

C2) Gurasoekin E-inikaz etengabeko komunikazioa mantendu, egiten ditugun ekintzez informatu eta euskararen normalkuntza bidean lagungarria izan daitekeen informazio guztia partekatu.

 

C3) Udala eta udal euskaltegiarekin elkarlanean, gurasoentzat euskara ikasteko “neurriko ikastaroak” antolatu, eskaini eta parte hartzera animatu.

 

C4) Lau Haizetara elkartearekin elkarlanean, “mintzalaguna” gurasoentzat eskaini eta parte hartzera animatu.

 

C5) DBH 1. mailako gurasoei, ikasturte hasierako guraso bileraren hasierako partean, gai honen inguruko hausnarketa beraiekin partekatu eta lau urteetan izango dugun elkarlanaren berri zuzena eman.

 

D1) Laugarren mailako orientazio bilerak egiten ditugunean, beraien seme alabak euskaraz ikasten jarraitu  dezaten animatu.

 

E1)  Gurasoek eskatu diezaietela beren seme-alabei euskaraz irakatsi diezaieten beraiei, agian astean egun bat jarriaz horretarako (denek euskaraz egiteko), edota egunero tarte bat, afalordua...

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  1.  

 

HNAT eta administraria.

 

 

 

Irakasle guztiak

 

 

 

 

 

Irakasle guztiak

 

 

Irakasle guztiak

 

Irakasle guztiak

 

Hizkuntza batzordea

 

 

Hizkuntza batzordetik, HNAT eta zuzendaritza laguntzailea.

 

Hizkuntza batzordetik, HNAT eta zuzendaritza laguntzailea.

 

 

  1.  

 

 

HNAT eta zuzendaritza

 

 

HNAT

 

 

HNAT, zuzendaritza eta herriko euskaltegiak

 

  1.  

 

HNAT eta zuzendaritza

 

 

Zuzendaritza eta orientatzailea.

 

  1.  

 

 

  1. Gelaz kanpoko jarduerak

 

  1. Eskola eragile

 

  1. HELBURU OROKORRAK
  1. Gelaz kanpoko jardueretan (jolasaldiak, sarrera-irteerak, jai-ospakizunak, irteerak, egonaldiak, jantokia,...) irakasleok eta langile ez irakasleak saiatu ikasleen erdarazko joera zuzentzen: Hezitzaile Berritsu papera jokatu, ikasleak gaztelaniaz entzunez gero, eta egoeraren egokitasunaren arabera, irakasleak mezu positiboak aipatu, elkarrizketan euskara erabiliz parte hartu, keinuren bat erabili, euskaraz aritzeko argi adierazi, kasurik egin ez erdaraz zuzentzen zaizkigunean, BARKATU estrategia..., eta GOGORARAZI ESKOLA HIZKUNTZA EUSKARA DELA eta ez besterik, beren mesedean, eta beren ’nahian’.
  2. “HEZITZAILE BERRITSU” dokumentu laburtua irakasle guztiei eskuratu.
  3. Jolas garaietan, euskararen erabilera zaindu. Euskarazko guneak sortu erabilera sustatuz.
  4. Eguerdietan eta jangela orduan, euskararen erabilera zaindu.
  5. Euskarazko guneak sortu erabilera sustatuz. Ikastetxeak eskaintzen duen eskola kirola euskaraz izatea ziurtatu.
  6. Ikasturtean zehar, ikasleen euskararekiko eta euskal kulturarekiko eragin positiboa izan dezaketen ekintzak antolatu. Bai arloetatik eta bereziki Normalkuntza Batzordetik: (ospakizunak, jaiak, musika, bozgorailuak, lehiaketak...

 

2018/2019 HELBURU ZEHATZAK

 

A1) Gelaz kanpoko jardueretan (jolasaldiak, sarrera-irteerak, jai-ospakizunak, irteera didaktikoak, jai-ospakizunak,  egonaldiak, eguerdiak-jantokia,...) irakasleok eta langile ez irakasleak saiatu ikasleen erdarazko joera zuzentzen : ikasleak gaztelaniaz entzunez gero, eta egoeraren egokitasunaren arabera, irakasleak mezu positiboak aipatu, elkarrizketan euskara erabiliz parte hartu, keinuren bat erabili, hau da, “hezitzaile berritsu” bezala jokatu.

 

A2) Aurreko helburua, tarteka ikastetxeko langile guztiei gogorarazi.

 

A3) Irakasle berriei harrera egiten zaienean guzti honen berri eman. Berdin ‘Bidelaguna’ laguntzaile, eguerdietako ekintzetako monitore eta eskola kiroleko monitoreei ere ikasturte hasieran.

 

B1)Dokumentu osoa luze xamarra denez eta pixka bat errepikakorra, datorren ikasturteari begira laburtu egingo dugu langile guztiek errazago irakurri eta eskura izateko. Saiatuko gara baita ere langile guztiei ahoz azaltzen zer den “hezitzaile berritsu” izatea. (Formatua erabakiko da bere momentuan).

 

C1) Ikasleen euskara batzordea osatu eta astean behin, jolas garaian beraiekin elkartu, jarduera ezberdinak prestatzen lagundu eta jolas garaietan aurrera eramaten lagundu.

 

C2) Ahozkotasuna sustatzeko ekintzaren bat jolas garaietan antolatu.

 

C3) Ostiralero, jolas garaian patioan euskal musika jarri. Gainontzeko egunetan, sarreretan, irteeretan edo jolas garaietan eta ditugun baliabide pertsonalen arabera ere zerbait egiten saiatu.

 

D1) Eguerdietan, euskarazko guneak sortu erabilera sustatuz. Ikasleei ikastaro ezberdinak eskaini (argazkigintza, hip hop, txalaparta,…)

 

D2) Jangelan erabili daitezkeen oinarrizko esaldi eta hiztegia, kartel moduan hormetan jartzea ikasleekin batera.

 

D3) Jangelako langileekin hitz egin ea zerbait egingarria bururatzen zaien jangela orduan euskararen presentzia eta erabilera indartzeko (film/serieak euskaraz jarri, etab..: Goazen...)

 

D4) Eguerditako orduetan, jangelako langile guztiak saiatu ikasleen erdarazko joera zuzentzen : ikasleak gaztelaniaz entzunez gero, eta egoeraren egokitasunaren arabera, irakasleak mezu positiboak aipatu, elkarrizketan euskara erabiliz parte hartu, keinuren bat erabili, hau da, “hezitzaile berritsu” bezala jokatu.

 

E1) Eskola kiroleko monitoreak, ikasleentzako erreferente diren neurrian, eskola kirola euskara hutsean burutzen dela ziurtatu. Ikasturte hasieran, kirol koordinatzailearekin elkartu eta gai honen inguruan hitz egin LHko egoitzan entrenamendu batzuk ikusten ditugun bitartean.

 

F1) Arloetatik ere, Euskal Herriaren eta euskal kulturaren ezagutza eta txertaketa sustatu. Arloetatik antolatzen diren irteera didaktiko guztietan (kanpotik ikastetxera norbait datorrenean barne), euskaraz izango direla ziurtatu.

 

F2) Euskara, ikasleen bizipen positiboekin erlazionatu. Ospakizun ezberdinak burutu: Euskara Kalera, Euskararen Nazioarteko Eguna, Santa Ageda, Santo Tomas, ...)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  1.  

 

Ikastetxeko langile guztiek

 

 

HNAT, zuzendaritza

 

HNAT, zuzendaritza

 

 

 

HNAT eta zuzendari laguntzaileak

 

  1.  

 

 

HNAT

 

  1.  

 

 

HNAT, zuzendaritza

 

 

Jangela arduraduna

 

Jangela arduraduna

 

 

Ikastetxeko langile guztiak, jangelako langileak bereziki

 

HNAT eta kirol koordinatzailea

 

 

Irakasle guztiak

 

 

HNB eta ikastetxeko langile guztiak.

 

 

 

  1. Elkarteak/erakundeak eragile

 

  1. HELBURU OROKORRAK

 

  1. Herriko euskara eta kultura eragileekin (udala, udal euskaltegia, lau haizetara euskara elkartea, herriko gainontzeko ikastetxeak, aisialdi taldeak,  …) harremanak izan, beraien ekintza guztien informazioa izan eta beraiek proposatutako jardueretan parte hartu, euren ekintzen inguruko informazioa zabaldu, ikastetxera ekarri,... Eta ikasturtean zehar ikastetxetik jarraipena egin.

 

2018/2019 HELBURU ZEHATZAK

 

A1) 1. mailako ikasleekin EGE (Euskal Girotze Egonaldiak) deialdietan parte hartu eta 2. eta 3. mailetan euskararen erabilerari garrantzia emango dioten egonaldiak lehenetsi.

 

A2) Euskara mintegiak antolatuta, Durangoko disko eta liburuen azokara joan ikasleekin.

 

A3) Gure ikasle guztiak bideratu bereziki Kuadrilategin eta antzeko ekimen guztietan parte hartzera (baga, biga, higa Elorrieta_Markez eta iristen zaizkigun gainontzeko guztiak).

 

A4) Esan Ozenki euskara ikasleen batzordearen txokoan herriko euskal elkarte eta erakundeen informazioa eskegi.

 

 

A5) Herri inguruan antolatzen diren gaztetxoentzako musika emanaldien eta kontzertuen berri eman. Leihatilan,  kortxoetan, Esan Ozenki euskara ikasleen batzordearen txokoan informazioa ( kartelak) eskegi.

 

 

 

 

 

 

  1.  

 

HNAT, tutoreak, zuzendaritza

 

Euskara mintegia

 

HNB eta irakasle guztiak

 

Ikasleen normalkuntza batzordea eta gainontzeko ikasleak.

 

Ikastetxeko edozein langilek

BESTELAKO EKARPENAK

 

Hainbatetan aipatzen den “hezitzaile berritsu” dokumentua irakasleei zer den azaldu eta nola jokatu behar duten jakiteko estrategiak eman.

Dokumentu hori urtero pasatzen diegu irakasleei, baina egia da luze xamarra dela eta pixka bat errepikakorra. Dokumentua laburtuko da datorren ikasturteari begira, guztiek errazago irakurri eta eskura izateko. Saiatuko gara baita ere langile guztiei ahoz azaltzen zer den “hezitzaile berritsu” izatea. (Formatua erabakiko da bere momentuan).

 

Familiei euskararen erabilerarekin lagundu. Nola lagundu seme alaberi etxeko lanetan. Estrategiak eman.

Honen inguruan saiakera potente bat egin zen iaz ikastetxean. Hitzaldi bat antolatu zen udaletik eta ikastetxetik indar handia egin zen gure gurasoek bertan parte har zezaten. Ikastaroak halaxe zuen izenburua, “Nola lagundu gure seme alabei etxeko lanak egiten euskaraz jakin gabe.” Ikastaroa ematera Kike Amunarriz bera etorri zen eta guraso pare bat besterik ez ziren agertu, nahiz eta gure gonbidapena, zirkular eta guzti lehen hezkuntzako gurasoei ere luzatu genien. Gero, hitzaldiaren informazio laburtua bidali zitzaien HNATak gurasoekin duen foroa erabiliaz. Datorren ikasturtean, gurasoei, gisa honetako informazioa ematea baloratu dezakegu normalkuntza batzordean, baina iruditzen zaigu, adin hauetan, gurasoek oso gutxitan esertzen direla ikasleekin etxeko lanetan laguntzen, eta hori gehiago dela lehen hezkuntzan egin daitekeen lanketa bat.

 

Iñaki Eizmendirekin ikastaroren bat egiteko aukera baloratu. Edo klaustro guztiarentzako (agian gehiegizkoa), edo batzordekideentzako bakarri k lanerako estrategiak diseinatzen laguntzeko,…

Datorren ikasturteari begira, helburu bezala txertatuko dugu. Aztertuko dugu Irale bitartez Iñakirekin formakuntza saio batzuk egiteko dagoen eskaintza/aukera eta egokia ikusiko bagenu, zuzendaritzari planteatuko genioke asteazken batzuk eskaintzeko. Iñaki Eizmendik eskaintzen dituen formakuntza saioetan, dirudienez, euskara, gainontzeko arloetatik nola landu daitekeen azaltzeko/laguntzeko izango litzateke. Hala balitz (aztertuko dugu) hizkuntza proiektuaren barruan txertatuko genuke helburua, eta ez normalkuntza planean.