943 89 94 13



 




 

Ikasturte hasierako guraso bilerak

2022-2023 ikasturteari hasiera emateko, urriaren 5ean arratsaldeko 17:00etan guraso eta tutoreen arteko bilerak izango direla jakinarazten dizuegu.

Horietan gurasoek seme-alaben tutoreak ezagutzeko aukera izango duzue. Gainera, ikasturteari buruzko informazio eta jarraibide garrantzitsuak emango zaizkizue. 

Horregatik, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.


Despedida al alumnado de 4.º

El 17 de junio celebramos el jaialdi de Euskara Kalera coincidiendo con el último día.

A modo de despedida, las/os tutoras/es bailaron el agurra al alumnado, para agradecerles estos años juntos y desearles lo mejor en el futuro.

Gora zuek!


PLASTIKOEK SORTZEN DITUZTEN ARAZOAK

Ikasi dugu plastikoek arazo pila sortzen dituztela. 4D gelakoek sentsibilizazio erakusketa bat eta bideo bat egin ditugu.
Ikastolan egin dugun galdetegiaren emaitzak ere bideoan azaltzen dira.
Plastikoen erabilera murriztea da gure erronka.


 

Joxemari Urteaga Bizarainen

El miercoles los alumnos de tercero tuvieron visita del escritor Joxemari Urteaga, a raíz de la lectura realizada este curso de "Diamantezko Miraria" y también contando sus vivencias como escritor.


DBH2koekin ZUHATZARA

GASTEIZ-ZUHATZA

Duela bi aste, Bizaraingo DBH2ko ikasleekin Zuhatzara joan ginen gure arteko alkarbizitzan eta hizkuntza ohituretan sakontzeko  asmoz.

Lehen egunean, goiza Gasteizen pasa genuen e-selfie txapelkata  egin genuelarik. Alde zaharreko 12 leku zehatz aurkitu behar zituzten aldez aurretik taldeka jarritako ikasleek. Puntu bakoitzean eskatutako monumentua ikusten zen talde-selfie bat egin behar zuten eta irakasleari bidali. Irakasleok, argazkiak jaso ondoren, aurkitu beharreko beste lau lekuren erreferentziak  bidali genizkien… eta horrela jolasa bukatu arte!!
E-selfie jolasa  bukatuta, neka neka eginda  Florida parkeko arbolen itzalpean ogitarteko goxo bana jan genuen.  Azkenean, atseden txiki baten  ondoren, autobusa hartu eta Zuhatzara abiatu ginen!!
Bertan hiru egun eder pasa ondoren ostitral arratsaldean nekatuta baina pozik etxera itzuli ginen.

Irteerako argazkiak ikus ditzakezue. Guk gozatutakoa zuekin partekatu nahi genuen!!!!!

DBH2ko tutoreak


Premia saretik!